Europako mendiak

Europako mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTorre Cerredo
Garaiera2.650 m
Motamendikate
Luzera40 km
Zabalera20 km
Azalera646 km²
Geografia
Map
Koordenatuak43°11′59″N 4°48′02″W / 43.1997°N 4.8005°W / 43.1997; -4.8005
MendikateaKantauriar mendikatea
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
Babestutako-eremuaEuropako Mendietako Parke Nazionala
Mendizaletasuna
Geologia
Material nagusiakareharri

Europako mendiak[1] (gaztelaniaz: Picos de Europa; asturieraz: Picos d'Europa) Kantabria, Leon eta Asturias bitarteko mendilerroa da. Kareharri karboniferoz osatuta, Iberiar penintsulak Afrikarekin egindako talkaren ondorioz altxatu zen duela milaka urte. Europako mendietako parke naturala mendilerroaren barnean dago.

Europar mendikateak Iberiar Penintsularen iparraldean aurkitzen den mendikate bat da, Kantauri mendikatearen erdialdean kokatzen da, hain zuzen ere. Ez oso zabala izan arren, itsasotik gertu egoteagatik interes handia sortzen du bere lurren gorabeherengatik. Gaur egun, bisitari kopuruari erreparatuta, Espainiako parke nazionalen artean bigarrena da, Teide Parke Nazionalaren atzetik.

Kareharriz eratutako mendikatea, Kantabria, Asturias eta Leonetik hedatzen dira. Bertan, gailurren altuera nagusitzen da, geihenetan 2.500 metroak gainditzen ditu. kantauri itsasotik gertu kokatuta dago. Geografikoki, Europar mendikatea, Kantabriar Mendikatearen lerro berberan kokaturik dago. 67.500 hektareako azalera hartzen du, hiru probintzien artean banandurik.

Europako mendikateak hiru gune nagusitan banandurik daude; mendebaldeko gunea edota Cornión, gune zentrala edo Urrieles eta ekialdekoa, Andara.

Gailurrik altuenak Urrielesen aurkitzen dira, bertan 14 gailur daude eta itsas malatik 2.600 metroak gainditzen dituzte: esate baterako Torre Cerredo, 2.650 metrokoa. Iberiar Penintsulako gailurrik altuena da, Sierra Nevada eta Pirinioen atzetik.

Naranjo de Bulnes eta Picu Urriellu, garrantzi handia dute Espainiako alpinismoaren historian.

Cornion, horrela deitzen da mendebaldetik ikusita adar forma hartzen duelako.

Bertan, Peña Santa nagusi da 2.596 metrorekin.

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search